(inoren) bizkar
Azalpena: bestek ordainduta
Adibideak:
Ni ere banabil bizibidea eratu ezinik, baina gaurkoagatik sabel aldia ondo gozatu behar dut Txominen bizkar bada ere.
ELIZONDO, J. Alkate ona, 1912.
gastatu ugari egiten zutela aien bizkar.
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
tontuen bizkar zonbrerua ta lebita ederrak jantzita.
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
ez dago ondo errien bizkar orrela gastatzen dana.
BERTSOLARITZA
A. Zavala Xenpelar Saria (1972).
gure bizkar amaika far egiten dute.
SOROA, M.
Baratzan, 1886
besteren bizkar jan da edanez.
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
nagusiaren bizkar egin bazkaria.
ZABALA, A. M. (1847-1919)
Periyaren zalapartak. Melitonaren bi senarrak. Mendibetarren larriyak.
errriko jauntxuekin / konpontze'ira azkar / oker guziya / pobrian bizkar.
ALKAIN, F. (Bertsolaria, 1877-1960)
A. Zavala Alkain aita semeak.
Kontzeptuak: BALIAKETA