adarra jo
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Aai, zu, politok, or zaukadaz, nori adarra io daukazunean pozik!
AZKUE, R. M.
Bein da betiko, 1893.
Bereala jo zuen zillargillearen etxera bost milla pezeta artzeko ustean zigarrontziyarekiñ; bañan, uraxe bai zela ziriya! uraxe bai adarra jotzia! zigarrontzi ura etzan aurreko egunekoa; geyenez lau pezeta baliyo zituan
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Dirua kendu eta eman paper zara au baidala jotzia ederki adarra
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Orrela izango degu... adarra jotzia
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Ibilli arren eskiñan bestiak ertzeko gutxitxo dakizu guri adarra jotzeko!
IZAGIRRE, A. "Zepai" (Bertsolaria, 1906-1971)
A. Zavala Zepai bertsolaria.
Luxia gipuzkuarra Latasa naparra onek denari orai jo dio adarra
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Gizon au beti prest dago berriz neri adarra jotzeko ez dakit zer gaitz egin diotan ni ainbat minberatzeko
OLEA, I.
Goierriko lorak, 1970
Adarra yo
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Etzaidak adarrik jo, Ataño! Ire gilbor aundi orrek ezetz ziok
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Ez zidak beste onek bezala adarra jotzen!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Erdara izan ohi dugunez jakite-bide, zenbat ere ez-ikasiago, hainbat ere euskaldun jatorrago. Hori ez da adarra jotzeko gogoa baizik
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Kontzeptuak: UMOREA
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe