ziria(k) sartu
Azalpena: trufatu
Adibideak:
Bañan zubek ere ezer ez bezela ta burubari atzegiñaz, erdizka esan ta osorik adiazitzeko gisan sartzen dituzute ziri onak
SOROA, M.
Baratzan, 1886
Ta, Filemon akulumendi zar ori're, egon ixilixilik, ia ziriya sartzen ote zigun
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Ta urrengoan berak saltzera datozenean ez die iñork ziririk sartuko, ez.
ZABALETA, P. (Bertsolaria, 1896-1967)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
Ez nak sartu ziriya gaur, Pello, neri ik ez daukak arturikan geyo errialik
ARTOLA, P. (Bertso jartzailea, 1864-1929)
Ustez laguna detan
Ikusi dezagun oriñ nolako ziria sartu zien bi ganbeluei
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Ezta makala sartu didazun ziria
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
Uste zuan onek Zirilori ziri bat sartuko ziyola
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Iritxi zan zergetxe aurrera, ta zergari batek galdetu zion: Zer daramazu zorro ortan? Etxeko zakurra. Zakurra e? ta arategira beraz? Nik emango dizut zuri! Zakurra dala, gizona! Jauregi bateko baratza zaintzeko daramat. Ez diguzu sartuko ziri ori. Tira, tira, sabaldu zorroa beriala.
GARITAONAINDIA, B.
Ipuin laburrak, 1922.
Demonie patatas Periko ei orri, etzigukan nai ziri charra sartu guri
IRAOLA, B. (1841-1919)
Kontuchoak, 1886
Ziria sartu nai diak, baño ez nauk ain motza
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Ortatik sartu nai nik iru edo lau ziri
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
Eta guk ziri galantak sartu dizkagu emen elkarri
BERTSOLARITZA
A. Zavala Bertsolarien txapelketa, 1960.
Ziri galantak iñori sartzen ark artutzen du astiya
OTXOTEKO, B. "Balentin" (Bertsolaria, 1908-1966)
A. Zavala Larraburu, Lexoti ta Balentin.
Ez didak neri olako ziririk sartuko!
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Ziria sartu
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Ez dakit konpotarrei ziririk sartuko diegun
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: tomar el pelo
Frantsesez: faire la barbe