- bazterrak bete mataza egin
Azalpena: lan asko egin
Adibideak:
Nire emazteak oingo egin euan baztarrak bete matasa
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
- bazterrak erabili
Azalpena: gogor saiatu, batean eta bestean eragin
Adibideak:
Lizarragak eta Dorrontsorok ere baztarrak erabilli zituzten, Errege Carlosek Santa Kruz galdu zezan
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
Kontzeptuak: AHALEGINA
- bazterrak erabili
Azalpena: (baserriako) lanak egin
Adibideak:
Somorrostrora mutilla ta bazterrak erabiltzeko naikoa indarrik ez etxean!
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: AHALEGINA
- bazterrak harrotu / inarrosi / nahasi / toreatu...
Azalpena: jendea asaldarazi
Adibideak:
Oihu horrek Frantzia guzian bazterrak harrotu ditu, nahi eta ez
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
JOXPAKIÑA. Honexengatik dira katramila guziak. NARXIXO. Honek bazter guziak nahastu ditu.
ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.
Baña, aski degu onenbestez. Bazterrak naasteari utzi dezaiogun bein-betirako
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Orain baña lenago bazterrak nastubak Isidrok pagatzen ditu guzien kastubak
BERTSOLARITZA
A. Zavala Jaioak bizi nai.
Zertan zabiltza dama maitia baztarrak orrela nasten? saia zaitia jeniyu oiek al dezvn lenena uzten
LUJANBIO, J. J. "Saiburu" (Bertsolaria, 1874-1954)
A. Zavala Iru anai bertsolari.
Baztarrak nastutzera zergatik etorri zeran berriz etxe onetara
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kezka txarretan bizitzeko, beren burak galtzeko, bazter guziak nasteko
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Bazterrak inarrosi dituzte berri horiek eta Oleksy jaunak behar izan du bere kargua utzi gauzak klartu arte (Herria 1996).)
- bazterrak korritu
Azalpena: bidaiatu
Adibideak:
Berac eguin untzitan currituz bazterrac
HIRIBARREN, J. M.
Eskaldunak, 1855
Gazteleraz: correr mundo
- (inortaz) (ezertaz) bazterrak mintzo
Azalpena: ospea ukan
Adibideak:
Mutiko gazte lerdena, patxada gaitzekoa bezain aho ederra, bazterrak mintzoko dira oraino hartaz, urte guti barne.
LEON, L.
Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- (inoren, inongo) gazitegian saguak umeak egin
Azalpena: bazterrak zikin eduki
Adibideak:
Etxe huntako gazitegian saguak humeak azten tik
HERRI KANTUTEGIA
Azkue, R. M. Cancionero popular vasco II, 1918