nahi eta (nahi) ez
Azalpena: beharrez
Adibideak:
Jesus naita ez maitagarria da guretzat.
MENDIBURU, S.
Jesusen biotz maitearen debozioa, 1747
nai ta naiez behardana.
UBILLOS, J. A.
Christau doctrina berri ecarlea, 1785.
ni ta ez etorri bear dozu, ene semea.
ZAMARRIPA, P.
Manual del vasc½filo, 1913
nai ta nai ez bezala, guzia ondo ziekiten.
CARDAVERAZ, A.
Euskeraren berri onak, 1761
arbola handien itzalak nahi eta ez.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Nekaduraren haundiegiaz nahi-eta-nahi ez haren besoak itzurtzera utzi zuenean.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
begiz jo bear nai eta ez.
OLEA, I.
Goierriko lorak, 1970
nai ta ez oker asko gerta bear nunai.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Laugarren txinpartak.
nai ta nai ez.
HERRI MINTZOA
AĜibarro, A. Voces bascongadas.
nai ta nai ez.
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
nai ta nai ez iduki bear.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
nahi ta ez baztertu behar.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
naitaez aitortuco dezu.
AGUIRRE, J. B.
Eracusaldiak, 1803
nai ta nai ez entzun bear zuen ba.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Illetan aurrera zijoan, eta San Josek ere, naita-nai-ez, igerri zion nola zegoan.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
nai ta nai ez arkitzen nitzan zerbait esan bearrian.
ZABALETA, J. (Bertsolaria, 1894-1951)
A. Zavala Juan eta Pello Zabaleta.
nai ta nai ez.
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Kontzeptuak: BORTXAZKOA
Gazteleraz: quieras que no
Frantsesez: de gré ou de force