(inoren) gain
Azalpena: (inoren) ardurapean
Adibideak:
baña Pilato gelditu zan Herodesi ezarri nai zion Jesus-ekikoa bere gaiñ zuela.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Birjina beregain heldu da andre lagunekin.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Etxeari begiratzea nire gain geldituko da; nik nire senarrari soroko lanetan lagunduko diot; nik sendia biltzean ipuinak esango ditut...
ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.
ez baitziran beren gain bizi.
MIRANDE, J. / PEILLEN, T.
Igela, euskaldun heterodoxoen errebista, 1962-1963
Bayones batek hartu zuen bere gain lan horren egitea.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
ezen nehor eztela bere gain apartatzeko.
LEIZARRAGA, J. (1506-1601)
Euskal protestantismoa zer zen.
ondikotz ez zuen sekretari bat lan aspergarri hori haren gain uztekotz.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
ez bakarrik zure joputasuna neregain eroateko.
GARITAONAINDIA, B.
Ipuin laburrak, 1922.
eta eguin det nic nere gaiñ artu nauan aguiteco andia.
AGUIRRE, J. B.
Eracusaldiak, 1803
oiek zure gaiñ gelditzen dira.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
nola beragain bizizan.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
zuben gain legatzen det.
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
gure gaiñ utziya dago egin desagun aukera.
ZUBIZARRETA, J. M. (Bertsolaria, 1855-1905)
A. Zavala Juan Mari Zubizarreta bertsolaria.
aiek gure gain utzirik.
ARTOLA, P. (Bertso jartzailea, 1864-1929)
Ustez laguna detan
ezta makala batzuk beren gain daukaten eginkizuna.
EIZMENDI, I. "Basarri" (Bertsolaria, 1913-1999)
Sortu zaizkidanak.
oro dauzkala bere gain.
MOULIER, J. "Oxobi" (1888-1958)
Oxobiren lan oroitgarri zonbait.
aukeramena neure gain hartzea.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Bego hori Jainkoaren gain.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) cargo
Frantsesez: sur son compte