(inoren) lepotik
Azalpena: bestek ordainduta
Adibideak:
iñoren lepotik ondo edaten dabeela.
MOGEL, J. A. (1745-1804)
Peru Abarca.
Nire lepotik ziarduela uste neban, barre-santzoka edo algaraka.
AZKUE, R. M.
Bein da betiko, 1893.
gure Gipuzkoaren lepotik jan edan egiteko, bestetako ez omen ziran.
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
irri ederretik eginen dinate noski hire lepotik, gaixoa.
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
egiten zuten farre asko aren lepotik.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
bizi nai dutelako oi gure lepotik.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
ederto bizi zara iñon lepotik jaten dozula.
ZAMARRIPA, P.
Manual del vasc˝filo, 1913
Bi jaiko astean dendan ein zen koxka, nolabait ere osatu bear dala lepotik?
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Txantonenetik pattarra baneroian, ondo neroian; neuretik, ez zuk lez iñoren lepotik...
AGIRRE, D.
Kresala, 1901-1905
baña alperrak lasai jango dau langilleen lepotik.
ENBEITA, B. (Bertsolaria, 1906-1986)
Nere apurra.
neure lepotik bizi da ori.
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
burduntziren lepotik.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
besteen lepotik errua zintzilikatu naia!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
bestien lepotik galanki edaten dakitenak.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Ta nola Konejuari grazia gitxi egin zetsan biargiñak bere lepotik ainbeste barre ein biarrak, Otua begitxan artu eban, ta andik aurrera, beti ebillen Otua'ri nundik akatzen bat billauko.
SAN MARTIN, J.
Zirikadak, 1960.
Kontzeptuak: BALIAKETA
Gazteleraz: a (mi, tu, su...) costa