su eta gar
Azalpena: eginahalean
Adibideak:
ari ez esateagatik iges-egin ziotela, eta su eta gar egiñik, agindu zuen, bi urte ezkero Belen eta ingurumai guzian jayotako aur seme guziak ilteko.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
bere Biotzeko su ta gar andi artatic.
MENDIBURU, S.
Jesusen biotz maitearen debozioa, 1747
Çuec sua eta carra.
HARIZMENDI, C.
Birginaren officioa da hirur officio, 1660.
su eta gar burua berotua eskribatzen du.
DASKONAGERRE, J. B.
Atheka gaitzeko oihartzunak, 1870
su eta khar cen sarthu etsaien erdirat.
HIRIBARREN, J. M.
Eskaldunak, 1855
Fueroena entzutean su ta gar egiten zitzaion biotza.
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
bertan su ta gar dijoakizu nere blotz-su bizia.
JAUREGI, L.
Biozkadak, 1929.
nik jartzen dizkit ire etxe ta uri su ta gar.
MITXELENA, S.
Arantzazu, euskal poema, 1949
su ta gar diardu lenean, su eta khar lanari lothu da.
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
pake santuban zegon jendia ipiñi zuten su ta gar.
ITURZAETA, F. M. (Bertsolaria, 1872-1948)
A. Zavala Iturzaeta bertsolaria.
bai emen dira beti su ta gar egoten diran mendiyak.
IMAZ, F. (Bertsolaria, 1879-1929)
A. Zavala Fermin Imaz. Bertso guziak.
su eta khar zioten guzier hitz egin.
MOULIER, J. "Oxobi" (1888-1958)
Oxobiren lan oroitgarri zonbait.
andi bêla artzên do su-ta-gar andrêk.
HERRI IPUINDEGIA
Barandiaran, J. M. Obras Completas II.
ez al litzake su ta gar asiko?
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
badabil ori su ta gar.
ZAMARRIPA, P.
Manual del vasc˝filo, 1913
euskeraren iraute-aldeko lana ere su ta gar eragin dezazuten
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Kontzeptuak: AHALEGINA