gogoan hartu
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
apostoluak laudatu zuten zure nekea, haren gogoan hartzera exortatu jendea
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
ar-beza maiz gogoan jesusi zor diona
MENDIBURU, S.
Jesusen biotz maitearen debozioa, 1747
emen gogoan artu bear degu, jesus-ek onerako edo gaitzerako bere epaya emateko, etzituela gauza andi edo bekatu agiri-agirikoak aitatu
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
burtzoragarri da soma hori gogoan hartzeá bera
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
gogoan artu dezu zeure eskabidea
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Entzun zazute, ta gogoan ongi artu
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
eta oraindanik hobe dun gogoan hartu Theresa hiru ugazabandre dela
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
aditzalle maitiak nai-zutet aitortu atentzioz aituta goguan artu
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontu politak badira emen oram goguan artzeko / zenbait gizonen opiniyua beti diruba galtzeko
URKIA, J. B. "Gaztelu" (Bertsolaria, 1880-1934)
A. Zavala Gaztelu bertsolaria.
goguan artu zagun ez dediyen aztu moruak españolik ikaratu eztu
BERTSOLARITZA
A. Zavala Afrikako gerra.
hermano ze esatea nuan / goguan arrazak / gizona galdutzen dik / erretiroik-ezak
SORALUZE, D. "Otsolarre" (Bertsolaria, 1846-1917)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
euskara itotzea hartu du gogoan
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Odolaren mintzoa.
ori ongi gogoan artu
ALZO, D.
Estudio sobre el euskera hablado, 1961
Gazteleraz: tomar en cuenta