- ahotik sudurrera
Azalpena: berehala, inpensan
Adibideak:
Aotik sudurrera ekarri zendun; eta eztakit ziria sartu ez ote zizuten. Guztia aotik sudurrera bear izaten du.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Agotik sudurrera emango al zizun bada?
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Gazteleraz: de manos a boca
Frantsesez: tout à trac
- ahotik sudurrera edukirik ez ukan
Azalpena: isilean ezin gorde
Adibideak:
Agotik sudurrera idukirik eztu
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
- ahotik sudurrerainoko astirik gabe
Azalpena: betarik gabe
Adibideak:
ahotik sudurrerainoko astirik gabe.
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
- (inork) atzaparretan zenbat hatz dauzkan sudurrarekin zenbatu
Azalpena: jipoitua izan
Adibideak:
Atzaparretan zenbat beatz dauzkatan sudurrarekin zenbatu biarko ditu
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- bi zehe bete sudur gelditu
Azalpena: tronpatua izan
Adibideak:
eta haren irabazia oro izanen da bi zeha bete sudur erran komuna den bezala
TARTAS, J.
Ontsa hiltzeko bidea, 1666
Gazteleraz: quedarse con un palmo de narices
- indarra sudurpean eduki
Azalpena: berritsu izan
Adibideak:
Sudurpean bai zuk indarra
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
- indarra sudurpean ukan
Azalpena: hitzez ausarta izan
Adibideak:
Sudurpian bai zuk idarra!
HERRI MINTZOA
Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.
Gazteleraz: írse(le) la fuerza por la boca
- sudur makala ez eduki
Azalpena: igarri
Adibideak:
Ez dauzkak sudur makalak! Nondik nora antz eman diok nere lana dala ori?
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: IGARTZEA
- sudur makalak ez ukan
Azalpena: igerri
Adibideak:
Ez dauzkak sudur makalak! nondik nora antz eman diok nere lana dala ori?
ATAžO.
Txantxangorri kantaria, 1979
- sudur pintzak (neureak, heureak, bereak...) ukan
Azalpena: kuraia ukan, adorea eduki
Adibideak:
Irakurle maitea, jakin zazu sudur pintzak bereak zituela euskaraz ala erdaraz hasten zelarik doi bat gataskan
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- sudur pintzak kitzikatu
Azalpena: xaxatu, zirikatu
Adibideak:
Onez onean hautuzko gizonak bainan gutien ustean, sudur pintzak kitzikatu gabe odolak irakitzen. Huni muturreko bat, hari tinkaldia...
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- sudur pintzen jabe izan
Azalpena: kuraia ukan, adorea eduki
Adibideak:
Bazakien, behar-orduan, bizixko mintzatzen, sudur pintzen jabe zela erakusten.
- sudurpeko logalea
Azalpena: gosea
Adibideak:
Kaxo ganbara, sugur-peko logalia juan alzaik?
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Kontzeptuak: GOSEA
- sudurpekodun
Azalpena: bibotedun
Adibideak:
surpeekodunak.
HERRI MINTZOA
Izaguirre, C. El vocabulario basco de Aranzazu-OĎate.
- sudurra gorritu
Azalpena: mozkortu
Adibideak:
ez eta naski gorritu sudurra milikatuz, milikatuz elhurra
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)
A. M. Labayen Elizanburu. Bere bizitza ta lanak.
Kontzeptuak: MOZKORKERIA
Frantsesez: se piquer le nez
- sudurra mizkindu
Azalpena: mesprezatu
Adibideak:
Ez ote du karitatezko obra horrek balio, sobera maiz sudurra mizkinduz esker gabe batean emaiten den sos peto hura?
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Kontzeptuak: MESPREZUA
- sudurra ukan
Azalpena: (ezertarako) sena eduki
Adibideak:
Hiri behatu-eta jo eta jo plantan ari, jalgitzen die: Mutiko horrek badik kaskoa, erran nahi baita adimendua. Bainan ttapalahara doalarik hire pilota, iduri irriz ari, eskuin edo ezker, ezin hatxemana, erraiten die: Emak hor! Baduela sudur putiko horrek!
SALABERRY, E.
BeĎat adiskidea agur!, 1981.
Gazteleraz: tener olfato
- (inori, ezeri) sudurra zimurtu
Azalpena: mesprezatu
Adibideak:
Artzain gaizoen modura heiek ez dira aise bihurtzen / Baratzetako lanari ere sudurra dute zimurtzen
ETXAMENDI, M. (Bertsolaria, 1873-1960)
P. Lafitte Manex Etchamendy bertsularia.
Kontzeptuak: MESPREZUA
Gazteleraz: poner mala cara
Frantsesez: faire grise mine
- sudurraz haratago ez ikusi
Azalpena: batere ez ikusi
Adibideak:
Biçarrez eta adarrez on: aker hau gaiç oso cen sudurraz haratago ere harc ikhusten ez çuen
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
- sudurreko zimurrak leundu
Azalpena: alaitu
Adibideak:
Geroztik zituen Kattalinek bere sudurreko zimur guziak legunduak, Boxkalet noizean behin heldu zelarik Bidegainerat.
LEON, L.
Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
- sudurretatik ahora ez eduki
Azalpena: isilean ez gorde
Adibideak:
Sudurretik agora ez daki idukitzen
HERRI MINTZOA
Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
- sudurretik ahorainoko astirik ez ukan
Azalpena: isilean ezin gorde
Adibideak:
Ez du sudurretik aborañoko astirik
HERRI MINTZOA
Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
- sudurretik erabili
Azalpena: nahi guztia eginarazi
Adibideak:
Haren ordain ezartzeko bertze bat, edo berenaz tzarra, edo ahula, sudurretik nola nahi erabiltzekoa
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Frantsesez: mener (quelqu'un) par le bout du nez
- sudurretik ibili
Azalpena: nahi guztia eginarazi
Adibideak:
Hire emazteak sudurretik ibiliko hau
DASKONAGERRE, J. B.
Atheka gaitzeko oihartzunak, 1870
Frantsesez: mener (quelqu'un) par le bout du nez
- (inoren) sudurrik ez ikusi
Azalpena: ez ikusi
Adibideak:
Anarxisten sudurrik nehork ez du han ikusi
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Gazteleraz: no ver el pelo
- zehe bat sudur egin
Azalpena: tronpatu
Adibideak:
Zehe bat sudur egin
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Kontzeptuak: TRONPATZEA
Gazteleraz: dejar con un palmo de narices
Frantsesez: donner le change
- zehe bat sudurrekin gelditu
Azalpena: tronpatua izan
Adibideak:
Nor uste duzue ahalgetu zela? Nor? Nor! Nor gelditu zehe bat sudurrekin? Nor?
ETCHEBERRY, J. B.
Hazparneko misionestak, 1986.
Gazteleraz: quedarse con un palmo de narices