gogoan eduki
Azalpena: gogoratu
Adibideak:
Izar eder bat daukat gogoan biotzeraño sarturik
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Eta beti gogoan idukitzeko bere aitaren konsejua
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
Edukiko du goguan
URKIA, J. B. "Gaztelu" (Bertsolaria, 1880-1934)
A. Zavala Gaztelu bertsolaria.
Ez daukat goguan ain gutxi zenbat mozkor artu ditudan
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Egon-aldi bat gerta zitzaien zuluba aren onduban lengo asarre eta nekiak nunbait etzauzkan goguban
BERRIDI, A. (Bertsolaria, 1885-1957)
A. Zavala Berridi eta Kuxkullu bertsolariak.
,Pazkoako arkumea urte artan ostegunarratsaldean jan bear zan eta apostoluak au gogoan zeukatela,
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Gogoan iduki zazu goza artean gloria
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Gogoan daducadala
MENDIBURU, S.
Jesusen biotz maitearen debozioa, 1747
Dauzkat goguan jasuak
URKIA, J. B. "Gaztelu" (Bertsolaria, 1880-1934)
A. Zavala Gaztelu bertsolaria.
Mutil koskorra nintzan ni baña goguan nola daukaten,
AROZAMENA, M. (Bertsolaria, 1930-197?)
Nere aldia.
Goguak daukat oraindik ere
OLEA, I.
Goierriko lorak, 1970
Gogoan eukitzeko gauza
IRAZUSTA, J. A.
Bizitza garratza da, 1950.
Santa Kruzek berak ikus zer dion 1921garrengo Apirillean: «Oraindik gogoan daukat. An artu nun zerbait: urdai errea eman zidaten. Baserritar aiek, batzuk begira zeuden, beste batzuk neri oñak garbitzen, legortzen ari ziran; emakumea urdaia erretzen, eta agure zarra aingeruaren gisa, neri begira.
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
Gogoan daukat nola esan zigun barkatzeko bere gaiztakeria
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Gogoan daukat inoiz irakurri nuen liburuxka
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Gazteleraz: tener en cuenta