- aho beteko hitza
Azalpena: gustuz esandako hitza
Adibideak:
agoa beteko itza.
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
- ahoan ilerik gabe hitz egin / esan...
Azalpena: ausart (hitz egin, esan...)
Adibideak:
Aoan illerik-gabe itzegin dik.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- ahobero
Azalpena: hitzez desmasia egiten duena
Adibideak:
Hemeretzigarren mendera, mende zozo-zozoa, zioian aho beteka Leon Daudet idazle aho beroak.
SALABERRY, E.
BeĻat adiskidea agur!, 1981.
- ahoberokeria
Azalpena: hitzaren desmasia
Adibideak:
Eta zinez mintzo baitzen gero: ez batere aho-berokeriaz.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
- ahotik hitzera
Azalpena: berehala
Adibideak:
Aotik itzera nai luke orrek, baña ori ezin da.
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- alpargaten lokarriekin ere hitz egin
Azalpena: berritsua izan
Adibideak:
Nik guziyakin itzegiten diat; baita alpraketen lokarriyakin ere
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
- (ezertarako) aski aho ez ukan
Azalpena: (ezer) hitzez ezin esan ahalakoa izan
Adibideak:
herriko zazpi liliek akabatu zutenean zeinek bere kondera, han ziren guziek etzuten aski aho heien laudorioaren egiteko.
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
- baheaz ura hitzeman
Azalpena: ezinezkoa agindu
Adibideak:
Bainan, xo! Ez nuke baheaz urik hitzeman behar.
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- batean bika hitz egin
Azalpena: berbei bestelako adiera emanez hitz egin
Adibideak:
Batean-bika itzegiten baitaki orrek (kontuan egon bear da zer esaten dun).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- batekin hitzak eta bestearekin lanak ukan
Azalpena: faltsua izan
Adibideak:
Bataquin itzac eta besteaquin lanac cer eguin uste dezu ala bici danac
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
- bi burutara hitz egin / jo
Azalpena: iritzi jatorrik ez eman, iritzi kontrajarriak dituztenekin ados egon
Adibideak:
Bi burutara itzegiten duna da. Bi burutara jotzen duna al da ori-ere?
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Gazteleraz: jugar a dos bandas
- erdalgaizto
Azalpena: gaizki hitzegindako erdara
Adibideak:
erdalgaisto eiñ
HERRI MINTZOA
Izaguirre, C. El vocabulario basco de Aranzazu-OĻate.
- (inoren) esanari hitz bitarteak sartu
Azalpena: inoren esana aldatu
Adibideak:
Eraentzalle diruzale ark San Pablo-ren esanai itz-bitarteak sartu, eta geroko epea ematen zien, ea itxitik ateratze-truke ezer eskañtzen ote zion, ikusteko.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
- esandako hitzetan egon
Azalpena: agindutakoari eutsi
Adibideak:
Orain ikusiko dogu esaneko berbatan zagozan
ZAMARRIPA, P.
Manual del vasc½filo, 1913
Kontzeptuak: AGINDUA / IRITZIA
Gazteleraz: mantener lo dicho
Frantsesez: tenir sa parole
- euskal gaizto hitz egin
Azalpena: euskaraz oker hitz egin
Adibideak:
Euskal gaizto itz egiten du, ta errez pasako zera
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
- euskalgaizto
Azalpena: gaizki hitzegindako euskara
Adibideak:
euskalgaizto: dana euskal gaizto eiten daue umiak.
HERRI MINTZOA
Izaguirre, C. El vocabulario basco de Aranzazu-OĻate.
- ez hitzik ez lurrunik egin
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
Ez neban itzik egin ez lurrunik
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
- gerla bestek eginda soldado beroa(k) izan
Azalpena: hitz hutsezko ausarta izan
Adibideak:
Unibersal horiek zer kaballeruak! Gerla bertzek egin ta soldadu beruak
ETXAMENDI, J. "Bordel" (Bertsolaria, 1792-1870)
J. M. Satrustegi Bordel bertsularia.
- handiak esan
Azalpena: haserre hitzak edo beldurgarriak esan
Adibideak:
Asarre aundia irudikatuaz, onela zion Kilimonek zergariari: Zakurra ala txerria izan da? Sinistuko al dezu orain? Zuek bezelako gezurtiak gerala uste dezute? Araie pola!... Zuaz orain zakurra berriz arrapatu ta ekartzera! Aundiak esan ondoren, joan zan Kilimon bere etxera.
GARITAONAINDIA, B.
Ipuin laburrak, 1922.
Andiak esaten ziran: gaberdian, onelako tokitan, bata besteari txistuka zebiltzala.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Kontzeptuak: ESATEA
- hitz aspertu bat hartu
Azalpena: solastatu
Adibideak:
[...] eta ementxen besarkatu giñan biok aspaldiko partez eta itz aspertu bat artu genduan.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: MINTZOA
- hitz bat zuzenik ez eduki
Azalpena: gezurtia izan
Adibideak:
saltsa ta droga galanki badu / itz bat ez dauka zuzenik / zazpi nobiyo izan ditu ta / ez du artutzen gizonik
LUJANBIO, J. J. "Saiburu" (Bertsolaria, 1874-1954)
A. Zavala Iru anai bertsolari.
Kontzeptuak: GEZURRA
- hitz batean egon
Azalpena: asmo, iritzi edo jarreran irmo egon
Adibideak:
Itz batean egoten dira, beren aritik atera nai eztuela...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hitz batekoa(k) izan
Azalpena: agindutakoari eutsi
Adibideak:
Orregatikan esan lezake itza batekoa naizela
IRAOLA, B. (1841-1919)
Kontuchoak, 1886
Kontzeptuak: AGINDUA / IRITZIA
Gazteleraz: mantener lo dicho
Frantsesez: tenir sa parole
- hitz batetik bestean
Azalpena: kolpetik
Adibideak:
hitz batetarik bertzean duelera joan dira.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Gazteleraz: a las primeras de cambio
- hitz batetik bestera
Azalpena: kolpetik
Adibideak:
¡Emakume orren miiña! Berba batetik bestera Manuri lapurra deitu deutsa.
ZAMARRIPA, P.
Manual del vasc½filo, 1913
Kontzeptuak: EZUSTEA
Gazteleraz: a las primeras de cambio
- hitz batez
Azalpena: akordioz
Adibideak:
Doktor guztiek diote hitz batez ihardatsi.
ETXEBERRI, J. "Ziburukoa"
Noelak, 1631
Gazteleraz: a una voz
Frantsesez: d'une seule voix
- hitz berean egon
Azalpena: norberaren iritzian finkatua egon
Adibideak:
Ilabete da beti ortan zaudela
IRAOLA, B. (1841-1919)
Kontuchoak, 1886
Kontzeptuak: ADOSTASUNA
- hitz bereko izan
Azalpena: iritzi berdineko izan
Adibideak:
Oro hitz bereko ere ziren
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Kontzeptuak: ADOSTASUNA
- hitz beste(a) egin
Azalpena: solasean, gaiaz aldatu
Adibideak:
Iz-beste egin zidan, aren izena aitatzean.Iz-beste egiteagatik bai aguro eldu ark lengo eztabaidari!...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Itz-bestea egin ta utzi nau
HERRI MINTZOA
Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.
Itz beste egin
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
- hitz bezanbat huts egin
Azalpena: erratu
Adibideak:
Hitz bezanbat huts eginen badute ere
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
Kontzeptuak: ERRAKUNTZA
- (ezertaz, inortaz) hitz egiteko mingain urrea behar
Azalpena: (ezer, inor) hitzetan ezin adierazi
Adibideak:
Edertasunez ez dakioke begiratu bekoz beko mingain urrea bear litzake ber'hartaz hitzegiteko.
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
- hitz(a)(k) eman
Azalpena: zin egin, egindu
Adibideak:
Zuan itzeman
MITXELENA, S.
Arantzazu, euskal poema, 1949
Itza emon
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Sakramendu saindua baituzu itzeman
BERTSOLARITZA
J. M. Satrustegi Luzaide-ko kantiak.
Fiña izango zala eman ziran itza
PETRIRENA, F. "Xenpelar" (Bertsolaria, 1835-1869)
A. Zavala Xenpelar bertsolaria.
Esan gaberiko hitz emanagatik ere uzten bahaut
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Hor hitz-eman zion mutikoak
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Hitz-ere eman-çuen
BIBLIA
Larreguy, B. Testamen ?aharreco eta berrico historia I.
Cer hitz eman cinduan batayoco egunean?
AGUIRRE, J. B.
Eracusaldiak, 1803
Israeldarrac urratu zuen Jaincoari eman cioen itza
UBILLOS, J. A.
Christau doctrina berri ecarlea, 1785.
Juramenturik egingo ez dezu eta jaunari itz emana beteko dezu
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Hitz eman zenereitan
HERRI KANTUTEGIA
Sallaberry, J. Chants populaires du Pays Basque, 1870
Milla itz emanagatik, gogorik ez badute, ezer egingo ez dute
MUNIBE, X.
El borracho burlado, 1764 (Teatro zaarra).
Andreari itz eman zioten, berak izpiazkoan laguntzen ba ziten, senarra itzuliko ziotela
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
Hitzeman dezagun beti zinez egonen girela eskualdun
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
Nolako itza eman nizun
MOGEL, B.
Ipui onak, 1804.
Maitatzen asi eta sarri itza eman zidan garbi
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
Itza ematen dizut.
SOROA, M.
Baratzan, 1886
Itzak alkarri emanda jarri
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Nekez baño ezpada bere emo'ebanian berbia
ELKORO, L. (Bertsolaria, 1843-1919)
A. Zavala Txabolategi, Elkoro eta Leunda bertsolariak.
Aopean eukiko zuelako itz eman eta
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Azpeitiko erriyan / eman ziran itzak / kunplitu izan balira / neretzat ditxak iruroi eman zizkun / bere ordenak / aren aurrian giñan / itz oyek emanak / errespetatutzeko / gogorra ez danak (azp. prem.)
Asitzerako itza / zirala emanak / berdin partitutzeko / artzen ziranak (azp. prem.)
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: dar (su) palabra
Frantsesez: donner sa parole
- hitz erdi baten okerrik ez ukan
Azalpena: Ez haserretu
Adibideak:
[...] Aserretu nai izanda ere / arekin alper-alperrik / oraindik izan gabiak gera / itz erdi baten okerrik.
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: HASERREA
- hitz erdi batez
Azalpena: zeharka hitz eginez
Adibideak:
Dudatzen nintzen Piarresek, bidea urrunago segitu baino lehen, nahiko zuela egin pausatto bat Azkainen, ezen ordukotz, hitz-erdi batez aditzera eman zarotan «hameketakoa» zela gauza bat egiten zena, ez bethi chuchen hameka orenetan, bainan ahal zenean.
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.
- hitz erditxo bana egin
Azalpena: solas egin
Adibideak:
Egingo al degu itz erditxo bana?
AROZAMENA, M. (Bertsolaria, 1930-197?)
Nere aldia.
Frantsesez: tailler une bavette
- hitz erditxo bat aipatu
Azalpena: maitasuna adierazi
Adibideak:
Itz erditxo bat aitatzen ezin atrebitu naiz iñori eta aitortzen ez baldin badet etzait kenduko miñ ori
BERTSOLARITZA.
A. Zavala Amodiozko penak bertso berrietan, 1976.
- hitz estalia esan
Azalpena: isilean esan
Adibideak:
itz estalia erran
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Gazteleraz: decir por los bajines
- hitz estaliz
Azalpena: isilka
Adibideak:
handic eman-cioten, hitz eftaliz, fichmitarrei beguitarat bere efquer-gabetafuna.
BIBLIA
Larreguy, B. Testamen ?aharreco eta berrico historia I.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
Frantsesez: à mi-voix
- hitz estalka esan
Azalpena: isilean esan
Adibideak:
Itz estalika erran
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Gazteleraz: decir por los bajines
- hitz eta pitz
Azalpena: berriketan
Adibideak:
Itz ta pitz, umore onean, nora ote dijoaz?
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hitz hartu
Azalpena: konpromiso hartu
Adibideak:
nahiz untzi-capitainarekin hitzartuan naizen, dio iñazio loiolacoac (ezic hura zen) iguricatuco dut zonbait egun eta zure oseba jaunaren untzia hartuco dut
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
erran behar da gaitzeko prekozioneak harturk zituztela, justiziarekin hitzarturik, hiriko buruzagiek
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Mintzaira, aurpegia: gizon.
denen artean itza artu zuten urra-aldi ederra eman bear zituztela liberalai
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
ekhia zenean sarthu bethi ere maithatzeko bertzerekin zen hitz-hartu
MIRANDE, J. (1925-1972)
Orhoituz.
hitz harturik badoatza egiten du oihu gaitza: "zer da hantxetan beltz-beltza?"
ETXAMENDI, M. (Bertsolaria, 1873-1960)
P. Lafitte Manex Etchamendy bertsularia.
- (inori) hitz ukan
Azalpena: prometatu
Adibideak:
Nik hitz dautzut, adiskidea, bertzela argi lezaketela oraiko etxe zaharrek bai eta ere oraiko mutil neskato gaztek?
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Hitz darotzut, aita maitea, ez dutela ahanztera utziko gaurko solas ederra
DUVOISIN, J. P.
Laborantzaco liburua, 1858
Gazteleraz: dar (su) palabra
Frantsesez: donner sa parole
- (inon) hitzño baten leku izan
Azalpena: ezertaz zer esana egon
Adibideak:
Ez naiz hemen harentzat mintzo ez eta haren idurikoentzat... nahiz bizkitartean balitaken ja hor hitzño baten leku; bainan emagun ezin bertzez dabiltzala hek.
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- hitz-jale
Azalpena: agindu hausle
Adibideak:
itz-yale.
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
- hitz-jario
Azalpena: berritsu
Adibideak:
KONTXEXI. Hura ez da andre Prudentxi, andre hitzontzi da. AXENTXI. Ezta andre hitzontzi ere. Andre hitz-jario!
ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.
Izjarioa.
HERRI MINTZOA
AŲibarro, A. Voces bascongadas.
Gazteleraz: boquirroto
Frantsesez: franche caillette
- hitza ahotik atera baino lehen mihiari bi buelta eman
Azalpena: hitz egiterako pentsatu
Adibideak:
Itze agotik (aotik)at(e)m baño len, bi buelta emazkiok miiari
HERRI MINTZOA
Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.
- hitza atera
Azalpena: hitz egin
Adibideak:
Nolanai itza ateratzen det / berritsu batzuk bezela / bat edo bestek esan lezake / gaizki mintzatzen naizela [...]
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: MINTZOA
- hitza atzera hartu
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
eta zaldun batek dezake bere hitza atzera har
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: volverse sobre lo dicho
- (inoren) hitza atzeratu
Azalpena: (inoren) hizketa moztu
Adibideak:
Zure berbea atzeratuta, ertzean ertzean
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
- (inori) hitza atzeratu
Azalpena: hitza ukatu
Adibideak:
Txanton baiño senar egokiagorik topa-orduko, edo neskazartu edo bigarrenean iaio bear izango eban Maripak; eta oni, arpegiz arpegi edo bekoz beko ak Mari-droga esanarren, bakarren Mari-patxo-geurea esaten eutsan beren biotzak. Eztaiogun baiña Txantoni beren itzik atzeratu: ùEztagoala zorgiñik esaten dabe gero.
AZKUE, R. M.
Bein da betiko, 1893.
- hitza bete
Azalpena: agindutakoa egin
Adibideak:
Mutilak, ba, idazki bat egiteko ustean natork eta gainera Erandion emon neutsuen hitza betetearren.
BILBAO, J. B. "Batxi"
Hau mundu arrano hau, 1914-16.
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: cumplir su palabra
- hitza bete
Azalpena: agindutakoa bete
Adibideak:
Ez omen zun uste Valde-Espinak, Santa Kruzek itza jango zunik. Eztakit bada: garbi aski erakutsi zion apaizak, etzedukala itza betetzeko gogo aundi aundirik.
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: cumplir (su) palabra
- (inoren) hitza dirutzat hartu
Azalpena: inoren esana estimatu
Adibideak:
halakoren hitza dirutzat hartzen duzu
AGERRE, P. "Axular"
Gero, 1643.
Frantsesez: prendre pour argent comptant les paroles (de quelqu'un)
- (neure, heure, bere...) hitza eduki
Azalpena: agindutakoari eutsi
Adibideak:
Elezan bere Hitza eduki
TARTAS, J.
Ontsa hiltzeko bidea, 1666
Gazteleraz: mantener lo dicho
Frantsesez: tenir sa parole
- (ezertarako) hitza emon
Azalpena: zin egin, agindu
Adibideak:
Ezteutsu berak ezkontzarako itzik emon? Ez, andrea, ori ez. Da ezta mutil ori Antonigaz ezkonduten Josepak diñoanez? Itxurak alan dira. Bada orduan. neskatillea, Anjelek egundo ezkonduteko itzik emon ezpadeutsu, ta gañera beste bategaz ezkontzeko aurreratua badabil; Indianoak ostera zeu gura bazaitu, aberatsa bada ta zeure gurasoak begietatik zear sartu gura badeutsue, zetan zagoz da zeri daukazu zer negar egin?
AGIRRE, D.
Kresala, 1901-1905
- hitza hartuta egon
Azalpena: inoren agindua eduki
Adibideak:
Asi zan mutilla neskeari atera gurarik ea nor zan itza artuta egoana; baña neskeak ez eutson esan gura.
BUSTINTZA, E. "KirikiĻo"
Abarrak, 1918.
Kontzeptuak: AGINDUA
- hitza hautsi
Azalpena: agind utakoa ez bete
Adibideak:
Hitza autsi
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Ezpadu nai autsi emana daducan bere-itza
MENDIBURU, S.
Jesusen biotz maitearen debozioa, 1747
Gazteleraz: faltar a la palabra
Frantsesez: revenir sur sa parole
- hitza irentsi
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
Raymond Poincaré presidentak hitzemana zian: "Herriak ez ditu ahantziko harentzat bizia eman dutenak". Bainan hitza jan, eta tu izpi batekin, iretsi.
SALABERRY, E.
BeĻat adiskidea agur!, 1981.
Kontzeptuak: AGINDUA
- hitza jan
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
Da ainbeste lagundu deuskun gizonari emondako itza jan?
AGIRRE, D.
Kresala, 1901-1905
Kontzeptuak: AGINDUA
- hitza jan
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
Ene adiskideak, hil baten piztea hitzeman dautzuet. Ez dut ene hitza janen
LEON, L.
Alegia deus ez. Alegiak eta ipuinak, 1927-1960.
Kontzeptuak: AGINDUA
- hitza jan
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
Raymond Poincaré presidentak hitzemana zian: "Herriak ez ditu ahantziko harentzat bizia eman dutenak". Bainan hitza jan, eta tu izpi batekin, iretsi.
SALABERRY, E.
BeĻat adiskidea agur!, 1981.
Kontzeptuak: AGINDUA
- hitza jan
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
Baña etzuen bear adiña biotz izan arestian emandako itza jateko
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Hitzeman zuen Nafarroa sei ilhtibeteren buruan itzulico zuela bere nausi zuzenari Henri Alberetecoari. Gure Erregeak hitza jan du
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Ez balinbada hori hitzaren jateaeta itsuski jatea
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
Ez zaitia orain arren alde atera, prejitzen jarri nazu-ta. Len artaratu eta orain bere itza jan. Milla deabru
ALZAGA, T.
Burruntziya, 1931.
Ez omen zun uste Valde-Espinak, Santa Kruzek itza jango zunik. Eztakit bada: garbi aski erakutsi zion apaizak, etzedukala itza betetzeko gogo aundi aundirik.
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
Baño bestetik norbere itza jatea etzan itxurazkoa
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Urrengo aldiyan berriz lengo itz onak jan badakigu orrela zeiñ ibilli diran
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Ez asi itzik jatera
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Bere berbia jan
HERRI MINTZOA
Izaguirre, C. El vocabulario basco de Aranzazu-OĻate.
Bein emandako itza jan baño len
ATA¾O.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: AGINDUA
Frantsesez: revenir sur sa parole
- hitza partitu zenean, han izan
Azalpena: berritsua izan
Adibideak:
KONTXEXI. Arrazoia duzu bai, ama-alaben artean, a zer iturria! AXENTXI. Bai, bai, hitza partitu zenean, han ziren bai.
ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.
- hitza sasiatu
Azalpena: hitzak gaizki ebaki
Adibideak:
Sasiau eitten dau (berbia)
HERRI MINTZOA
Izaguirre, C. El vocabulario basco de Aranzazu-OĻate.
- hitza ukatu / urratu
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
Israel darrac urratu zuen Jaincoari eman cioen itza
UBILLOS, J. A.
Christau doctrina berri ecarlea, 1785.
zuk dezula giltza / erronkaz zabiltza / nai badezu mintza / orain da agintza / ez nago ukatzeko / nik nere itza (azp. prem.)
Gazteleraz: faltar a la palabra
Frantsesez: revenir sur sa parole
- (ezerk, inork) hitzak atera
Azalpena: zer esana sortu
Adibideak:
Itzak atera ditue / Azpeitiko urriak / zer kontatua dauka / beintzat jendiak (azp. prem.)
Gazteleraz: dar qué hablar
- hitzak batekin eta kontuak askorekin ukan
Azalpena: faltsua izan
Adibideak:
Mutillec begaitue oyen moducoac bataqui itzac eta ascorequin contuac
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Kontzeptuak: FALTSUKERIA
- hitzak datozen bidean itzuli
Azalpena: hitz egin zaion era berean erantzun
Adibideak:
Seme, itz guziak datozen bidean ez itzuli
HERRI MINTZOA
Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.
- hitzak eder ahoan eta kolkoan korapiloa ukan
Azalpena: gezurretan ari
Adibideak:
Berbok eder aoan / orapiloa kolkoan / leen legez egongo enaiz / zure ukaondoan
BARRUTIA, P.
Gabonetako ikuskizuna, 1759 (Teatro zaarra).
Kontzeptuak: GEZURRA
- hitzak ederrak eta putzak minak ukan
Azalpena: faltsua izan
Adibideak:
Itzak ederrak eta putzak minak
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
- hitzak eman
Azalpena: agindu
Adibideak:
¡Ah guezurtia! Cenbat vider orrelaco hitzac eman dituzu, eta ala-ere lenecoan bertan guertatu cera?
AGUIRRE, J. B.
Eracusaldiak, 1803
Kontzeptuak: AGINDUA
- (inoren) hitzak erortzera ez utzi
Azalpena: solasa erne jarraitu
Adibideak:
Ba yauna, nahi dut segurki eta gogotik halere. Hainitz maite ditut hitztoriak, eta sinhesten ahal duzu ez dutala erortzera utziko zure hitzetarik bat choilki.
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.
- hitzak merke ukan
Azalpena: hiztuna izan
Adibideak:
Itzak merke, ta poltsan diru gutxi
HERRI MINTZOA
Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
- hitzak puntuan hartu
Azalpena: hitzak edo esana zentzurik hertsienenean hartu
Adibideak:
itzen bat omen dago puntuan artua / kantu truke ez dala karga artua
MUXIKA, G.
Pernando Amezketarra, 1925
- (neure, heure, bere...) hitzaren jabe egon / izan
Azalpena: agindutakoari eutsi
Adibideak:
Nere itzaren jabe nago ta badaquizu ez direna bi
IZTUETA, J. I. (1767-1845)
J. Garmendia Iztuetaren olerkiak.
Gazteleraz: mantener lo dicho
Frantsesez: tenir sa parole
- hitzari eutsi
Azalpena: agindutakoari eutsi
Adibideak:
Itzari eutsi diozu orratik, nekez bederen, gizaxo orrek
ORMAETXEA, N. "Orixe" (1888-1961)
Barne muinetan, 1934.
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: mantener lo dicho
Frantsesez: tenir sa parole
- hitzari jarraiki
Azalpena: agindutakoari eutsi
Adibideak:
Ta aen aurrecoai eman cien, itzari cerraicala, eraman cituan Canaago bazterretara, edo promisioco lurrera
UBILLOS, J. A.
Christau doctrina berri ecarlea, 1785.
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: mantener lo dicho
Frantsesez: tenir sa parole
- (inoren) hitzari mozketa egin
Azalpena: inoren arrazoiak desegin
Adibideak:
Oien itzari egiten zaie aguro asko mozketa
ERAUSKIN, P. (Bertsolaria, 1874-1945)
A. Zavala Patxi Erauskin bertsolaria I.
- hitzaspertu
Azalpena: hizketa lasai
Adibideak:
Baño lagunagatik itz aspertu bat egin bearko.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Janaz janaz, parrelari ezkutuaren gertariaz, lasa zirenanean zertxobait, artean elkarrekin ia jardun gabeak baitziran, eman zien buruak itz-aspertu baten egiteko asmoa
LIZARDI, X. (1896-1933)
L. Otaegi Kazetari lanak.
Arekintxe itz aspertu bat egiteko zoratzen nengola.
ATA¾O.
Txantxangorri kantaria, 1979
hitz aspertu pare bat.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
Uztaiozue gizonari hitz-aspertu bat egiten.
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
hitz aspertu bat egin behar'zu Pedrorengana juanda.
UGALDE, G. (Bertsolaria, 1866-1929)
A. Zavala Motza, Zulaika ta Ugalde bertsolariak.
- hitzean egon
Azalpena: agindutakoari eutsi
Adibideak:
nolakuak geraden / ezin laiteke esan / batzuek ez dute egon nai / emandako itzan
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Kontzeptuak: AGINDUA
Gazteleraz: mantener lo dicho
Frantsesez: tenir sa parole
- hitzean eta hortzean gezurra esan
Azalpena: gezurra atertu gabe esan
Adibideak:
Itzean eta ortzean gezurra esaten du...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hitzean hartu
Azalpena: sinetsi
Adibideak:
medicua hitzean hartzen duela
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
neskatzak hitzean arturik, joan zen landarat
HERRI IPUINDEGIA
Barandiaran, J. M. Obras Completas II.
Kontzeptuak: SINESTEA
- (neure, heure, bere...) hitzean huts egin
Azalpena: agindutakoa ez bete
Adibideak:
Zure hitcean zuc hux-eginen duzun
DUVOISIN, J. P.
Aita Cardaveraz Laphurdico escarara itzulia, 18??
Gazteleraz: faltar a la palabra
Frantsesez: revenir sur sa parole
- hitzeko izan
Azalpena: agindutakoa bete
Adibideak:
Batidanik Jainkoari fidel izan baitzaio, Jainkoa ere, ordu gaitzean hitzeko izanen dela, ez egin hortaz dudarik
DUVOISIN, J. P.
Baigorriko zazpi liliak, 1884-85
- (inoren) hitzen jabe egin
Azalpena: inoren ordez erantzun
Adibideak:
Eta nik egin bear zure itzen jabe
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Noizpait.
- (neure, heure, bere...) hitzen jabe izan
Azalpena: zuhur hitz egin, kantatu, idatzi...
Adibideak:
Aurten bertsolariak / orgulloso daude / elkarri mokadurik / barkatu gabe / Pello Errota eta / Bernardo Errekalde / Udarregiri kantak / ipiñitzen trebe / bañan au alare / bere itzen jabe / arrituta gaude / ari da dotore / oraiñ artian dabil / beti bitore (azp. prem.)
Kontzeptuak: ZUHURTASUNA
Gazteleraz: mantener lo dicho
Frantsesez: tenir sa parole
- hitzerdika
Azalpena: zeharka hitz eginez
Adibideak:
asi zitzaizkion axekan, eta Santa Kruz itzerdika, baserritarra balitz bezela.
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
- (inoren) hitzetan ezpainak baino bihotzak zati handiagoa ukan
Azalpena: pentsatzen dena garbi esan
Adibideak:
Ecus dezan zure Jaunac ezpañac baño biotzac zati andiagoa duela zure itzetan
MENDIBURU, S.
Jesusen biotz maitearen debozioa, 1747
Frantsesez: avoir le coeur sur les lévres
- hitzetan hustu
Azalpena: berritsua izan
Adibideak:
Itzetan ustu bear du!... (Itzontzia).
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- hitzetik hitzera
Azalpena: maiz
Adibideak:
hitzetik hitzera barbarismo dario.
ETXEBERRI, J. "Sarakoa". (1668-1749)
Lan hautatuak.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: cada dos por tres
Frantsesez: à tout bout de champ
- hitzetik hortzean
Azalpena: maiz
Adibideak:
lengo gazteak errespetuan / geiago ibiltzen zian / maldeziorik ez gaur bezela / beti itzetik ortzean.
URRUTIA, J. K. (Bertsolaria, 1885-1962)
A. Zavala Errenteriako bertsolari zaarrak.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: cada dos por tres
Frantsesez: à tout bout de champ
- hitzetik hortzera
Azalpena: tanpez, berehala
Adibideak:
Listra-ren biotzak esan oyekin alako moduan trukatu zituzten, non, itzetik ortzera jarri ziran Jainkotzat zeuzkatenai arrika ematera.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Eta itzetik ortzera ara non azaltzen dan Santa Kruz Berrobin.
ORMAETXEA, N. "Orixe"
Santa Kruz apaiza, 1929
itzetik ortzera, asuna baño berdeago jarri zan.
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
gauza luzetxoa itzetik ortzera esateko.
IRAZUSTA, J. A.
Bizitza garratza da, 1950.
hitzetik hortzera.
HERRI MINTZOA
AŲibarro, A. Voces bascongadas.
itzetik ortzera.
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
itzetik ortzera alaxe erantzun zion.
MUXIKA, G.
Pernando Amezketarra, 1925
hitzetik hortzera sortzen beldurrik desleialenak.
ARESTI, G. (1933-1975)
Obra guztiak II.
kontestatzera nua itzetik ortzera.
URKIA, J. B. "Gaztelu" (Bertsolaria, 1880-1934)
A. Zavala Gaztelu bertsolaria.
zurekin itzegin naian nengoen... -asi zitzaion itzetik ortzera.
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
itzetik ortzera erantzun omen zioken Txirritak.
ATA¾O.
Txantxangorri kantaria, 1979
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: de repente
Frantsesez: tout à trac
- hitzetik hortzera
Azalpena: fite, berehala
Adibideak:
Eta ordu berean, hitzetik hortzera, hasi zen lanean eta zoin lehiatuki!
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
- hitzetik hortzera
Azalpena: maiz
Adibideak:
Zer balio dute hitzetik hortzera barreiatzen ari garen hutsaren hurrengo hitz merke horiek?
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
Itzetik ortzera diogun gauza da...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
Kontzeptuak: MAIZTASUNA
Gazteleraz: cada dos por tres
Frantsesez: à tout bout de champ
- hitzetik hortzerat
Azalpena: berehala
Adibideak:
Ene misionest lagunak egin zion galde bat bitzia bezain perilosa... M. Apesteguy, zer diozu gure predeikuez? Eta gure xahar bipilak hitzetik hortzerat arrapostua:
- hitzik ez atera
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
Ez dut gehiago hitzic atheraco, elizaco aintzindariec manaturic baizic
LAPHITZ, F.
Bi saindu hescualdunen bizia, 1876.
Baña birtutearen contra ez du iñorc zer itzic atera
MENDIBURU, S.
Jesusen biotz maitearen debozioa, 1747
Baña Pedro-k itzik ere atera baño lenago
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Larrañekoek aoa bete ortzekin gelditu ziran, itz bat atera ezinda
AGIRRE, D.
Garoa, 1907-1912.
Naiago nuen itzik ez banu atera
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
Probatu ez duenak orrelako gaitzik ezin leike atera gai orretan itzik
SORALUZE, D. "Otsolarre" (Bertsolaria, 1846-1917)
A. Zavala Azkoitiko zenbait bertsolari.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
Gazteleraz: no decir ni pío
- hitzik ez irauli
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
Jesus-ek galdetu zien ¿ea bidean zer izketa ekarri zuten? Etzioten itzik irauli.
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
- hitzik ez trukatu
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
Oraindik ere itxoingo det / nai bazenduke mudatu / ain zan umilla jenobeba ta / itzik etziyon trukatu
ZAPIAIN, J. K. (Bertsolaria, 1867-1934)
A. Zavala Zapirain anaiak.
Kontzeptuak: ISILTASUNA
- hitzontzi
Azalpena: berritsu
Adibideak:
ago ichilic, hitzuntcia.
GOIETXE, L.
Fableac edo aleguiac, 1852
zeren, hitzuntzikerian iragateko ordean bere dembora guzia, haurren arthatzen iraganen baitzuen behar bada parte bat
ELIZANBURU, J. B. (1828-1891)Piarres Adame, 1888.
itz-ontzia.
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
itzontzia.
HERRI MINTZOA
AŲibarro, A. Voces bascongadas.
gizon itz-ontziyk.
ITURRIAGA, A. P.
Ipuiak, 1842
Hura ez da andre Prudentxi, andre hitzontzi da.
ALZAGA, T. Axentxi eta Kontxexi, 1914.
itz-ontzi, uts-ontzi.
ANDUAGA, G. (Bertsolaria, 1877-1965)
Aitonaren uzta.
Au itz ontziya!
SOROA, M.
Gabon. Au ostatuba. Anton Kaiku.
gizonak eztu bear izan aiñ itzontzi.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Sasiletrau baten ziria ta abar.
eta goiz arte an egondu da itz-ontzi bat bezela.
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Ur-zale baten ipuiak.
baino haundiago zuen hitz-ontzi gaizkindu hark!
MIRANDE, J.
Haur besoetakoa, 1970.
itzontzi utzontzi, noizbait okerrean egon bear!
LOIDI, J. A.
Amabost egun Urgainen, 1955.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
Gazteleraz: boquirroto
Frantsesez: moulin à paroles
- hitzuntzki
Azalpena: berritsu
Adibideak:
zenbait emakume hitzuntzki.
MONHO, S. (1749-1821)
P. Lafitte Poemes basques de Salvat Monho.
Gazteleraz: boquirroto
Frantsesez: moulin à paroles
- hizpidea ekarri
Azalpena: hitz egiteko aitzakia eman
Adibideak:
Euskaltzaindia aipatu dudanez, hitzak hizpidea ekarririk
MITXELENA, L.
Mitxelenaren idazlan hautatuak.
- hizpidea eman
Azalpena: hitz egiteko aiztakia eman
Adibideak:
Festo-ri ongi etorria egitera, eta itzak itz-bidea emanda, Festo-k Agripa-ri esan zion, San Pablo-rekin Juduen artean zer gertatzen zitzayon
EVANGELIOAK
Lardizabal, F. I. Testamentu berriko kondaira edo historia.
Izpidia eman
HERRI MINTZOA
Izaguirre, C. El vocabulario basco de Aranzazu-OĻate.
- hizpidea jarri
Azalpena: hitz egiteko aitzakia eman
Adibideak:
Pedro zu etzerala Juanen adixkiria norbaiten mingaiñ txarrak jarri du itzbiria
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Gazteleraz: dar que hablar
Frantsesez: faire parler de soi
- hizpidean jarri
Azalpena: hitz egiteko aitzakia eman
Adibideak:
Izpidean yarri
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Gazteleraz: dar que hablar
Frantsesez: faire parler de soi
- hortzak baino aurretik hitzak ukan
Azalpena: azkarra izan
Adibideak:
Arakin ori basarrietan / saiatuko da tratuan / ortzak baño're aurretik itza / ziririk ezin sartuan [...].
OLAIZOLA, M. "Uztapide" (Bertsolaria, 1909-1983)
Sasoia joanda gero.
Kontzeptuak: GAITASUNA
- indarra sudurpean ukan
Azalpena: hitzez ausarta izan
Adibideak:
Sudurpian bai zuk idarra!
HERRI MINTZOA
Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.
Gazteleraz: írse(le) la fuerza por la boca
- (solasa...) iraziz eta izariz (eraman...)
Azalpena: argudiatuz hitz egin
Adibideak:
Ez gaiten ahalaz mintza airerat, amen-omenka, bainan deramagun solasa mailka, iraziz eta izariz
ETCHEBERRY, J. B.
Lehengo eta oraiko gora-beherak, 1991
- jijimaja eduki
Azalpena: suderretik bezala hitz egin
Adibideak:
Jijimajia dauko
HERRI MINTZOA
Izaguirre, C. El vocabulario basco de Aranzazu-OĻate.
- kaskoz mintzatu
Azalpena: zuhurki hitz egin
Adibideak:
Kaskoz mintzatzeko, ez du behar baitezpada izan eskola handikoa
HIRIART-URRUTY, J. (1859-1915)
Zezenak errepublikan.
- kontuak egin
Azalpena: hitz egin
Adibideak:
Juan zitzaizkion Pelixi kontuak egitera
URRUZUNO, P. M. (1844-1923)
Iru ziri.
Juanarekin contuac egitea
MENDIBURU, S.
Jesusen biotz maitearen debozioa, 1747
- (inoren) kontuak mutuak ezin esan
Azalpena: (ezer, inor) hitzetan ezin adierazi
Adibideak:
Zure kontuak ezin esan daikez mutuak
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
- kopeta garbiarekin hitz egin
Azalpena: aguzak garbi esan
Adibideak:
ta copeta garbiarekiñ itz egiten diguten adiskide ta predicadoreac
MENDIBURU, S.
Jesusen biotz maitearen debozioa, 1747
Kontzeptuak: ESATEA
Gazteleraz: decir las cosas claras
Frantsesez: ne pas mâcher se s mots
- leheneko hitzetan egon
Azalpena: norberaren iritzian finkatua egon
Adibideak:
Leheneko hitzetan dagoenez bethi?
HERRI KANTUTEGIA
Arratia, M. Cancionero popular del Pa¡s Vasco II.
Kontzeptuak: IRITZIA
- mandarranak ekartzen ibili
Azalpena: igarotakoaz hitz egin
Adibideak:
Beti mandarranak ekarten ibili
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
- mihia bridatu
Azalpena: kontuz hitz egin
Adibideak:
Mihia brida dezagun
AGERRE, P. "Axular"
Gero, 1643.
Gazteleraz: frenar la lengua
- (inoren baitan) mihia ipini
Azalpena: inori buruz hitz egin
Adibideak:
Nehor ausart haren baithan mihirik ibentzera
AGERRE, P. "Axular"
Gero, 1643.
- mihiari eragin
Azalpena: hitz egin
Adibideak:
Maripak, ixilla izan ezarren, miñari baiño eskuai gogo obeaz eragiten eutsen; ak beren egimen edo egitade guztietan ziramaratxu bat irudian; onek beronenetan emakume ganoraduna ta oartua zana agiri eban
AZKUE, R. M.
Bein da betiko, 1893.
- mihiari guardia eman
Azalpena: kontuz hitzegin
Adibideak:
Fiñean mihiari emoc guardia
UBILLOS, J. A.
Christau doctrina berri ecarlea, 1785.
- mingaina astindu
Azalpena: hitz egin
Adibideak:
Ez da atsegina / degu utsegiña /astindu mingaña / bestela etorriko da / onen ordaña
ALKAIN, I. (Bertsolaria, 1917-1971)
A. Zavala Alkain aita semeak.
Gazteleraz: darle a la lengua
Frantsesez: gaspiller sa salive
- mingaina dantzatu
Azalpena: hitz egin
Adibideak:
Hiri, bai; hiri esango diat. Beste bati ez niokek esango, ezta, ezta... Badakik ni mingaina dantzatzeko zalea ez naizela.
ALZAGA, T. Tantarrantan, 1923.
Bear ez dan moduan dantzatu mingaña beata neska zarrak guziak aiña
MUGERTZA, E. "Mendaro Txirristaka" (Bertsolaria, 1874-1955)
A. Zavala Mendaro Txirristaka.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
Gazteleraz: darle a la lengua
Frantsesez: gaspiller sa salive
- mingaina lasaitu
Azalpena: (gehiegi) hitz egin
Adibideak:
Mingañak lasaituta arronka ederrikan naparrak etzuela moztuko e urrikan
YANZI, P. (Bertsolaria, 1882-1962)
A. Zavala Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
- mingainak luzatu
Azalpena: hitz egin
Adibideak:
zenbait malezioso / gaitz da atrasatzen / zertako ari gera / mingañak luzatzen? (azp. prem.)
- mingainean herdoila jarri
Azalpena: hitzegiten eragozten duen zerbait ukan
Adibideak:
Mingañean jarritzen ezapazat erdoia egin bear nizuke ederra sermoia.
IMAZ, M. A. "Altzoko Imaz" (Bertsolaria, 1811-1893)
A. Zavala Alzoko Imaz (A. Zavalak bildua).
Frantsesez: avoir un boeuf sur la largue
- mingainean herdoilik ez (ukan, eduki)
Azalpena: pentsatzen dena esan, deblauki hitz egin
Adibideak:
Eztauka arek mingaiñean erdoirik...
MOKOROA, J. Ortik eta emendik, 1990.
- oilo ipurdia jan
Azalpena: asko hitzegin
Adibideak:
Oilo-ipurdia yan duk ik
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Kontzeptuak: BERRITSUKERIA
- oro hitz baten barnean zerratu
Azalpena: bildu edo erres umitu
Adibideak:
Oro zerratzen ditut itz baten barnian oraiko sujetada frantzesen gainian
BERTSOLARITZA
J. M. Satrustegi Luzaide-ko kantiak.
- pagatu gabe hitzik ez esan
Azalpena: ezer ez esan
Adibideak:
Berek aldiz phakatu gabe hitz bat eztie erraiten
HERRI KANTUTEGIA
Sallaberry, J. Chants populaires du Pays Basque, 1870
- panpana jo
Azalpena: harrokeriaz hitz egin
Adibideak:
Bein, alemaniarra, ba ei ebillen panpana joten, Plaentxia'n ez euala bera lango murgilaririk esaten.
SAN MARTIN, J.
Zirikadak, 1960.
Kontzeptuak: HARROKERIA
- puntu hartu
Azalpena: hitzak edo esana zentzurik hertsienean hartu
Adibideak:
nik adituak kontatzen ditut, ez iñork punturik artu
LUJANBIO, J. M. "Txirrita" (Bertsolaria, 1860-1936)
A. Zavala Txirritaren bertsoak I.
- sakea eroan
Azalpena: hitza gehien edo goren egin
Adibideak:
beste bein, Plaentxiako Meltxor-enian, bere inguruan izugarrizko korrillua ebala, olako ao-zabal batek zeroian sakia; bazan an ollagorra, erbia, tiro otsa ta abarra
SAN MARTIN, J.
Eztenkadak, 1965.
- sapo erdara
Azalpena: gaizki hitz egindako erdara
Adibideak:
sapo-erderia.
HERRI MINTZOA
Izaguirre, C. El vocabulario basco de Aranzazu-OĻate.
- sasipasa
Azalpena: hitzak gaizki ebaki
Adibideak:
Sisipasau
HERRI MINTZOA
Izaguirre, C. El vocabulario basco de Aranzazu-OĻate.
- solasa(k) erabili
Azalpena: hitz egin
Adibideak:
Ez ginakien non josta, non erabil solasik orai badugu hautua hau dugunez geroztik
AIRE, F. "Xalbador" (Bertsolaria, 1920-1976)
Ezin bertzean.
- sustraiz hitz egin
Azalpena: zuhurki hitz egin
Adibideak:
Dantcaen gainian pusca bat sustraiz verba eguiten daveenac
SANTA TERESA, B.
Euskal errijetako olgueeta ta dantzeen neurrizko gatz ozpinduba, 1816
- tarranta ederra eduki
Azalpena: ozenki eta oihuka hitz egin
Adibideak:
Tarranta ederra dauke orrek
HERRI MINTZOA
Intza, D. Naparroako euskal-esaera zarrak.
- txurtenean jo
Azalpena: hitzegiteko edo ekiteko biderik gabe utzi
Adibideak:
Txurtenean jo
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. Euskalerriaren Yakintza III.
Gazteleraz: darle en la madre